Maialen Akizu.

Illitx eta Urkullu

2024ko apirilaren 13a
05:00
Entzun

Leon Tolstoirena da Ivan Illitxen heriotza istorioa. Illitx Zuzenbidea ikasitako gizona da, serioa, lanari emana. Instrukzio epaile izan zen, fiskal ondoren, baina soldata hobearen eta merezitako aitortzaren bila, bueltan-bueltan inoizko lanposturik onena lortuko du, jaunxkilla inguru bat, otorduak, dantzaldiak. Bere emazte erakargarri eta etxe onekoa atentzio faltagatik kexatuko zaio, baina senarraren haizeen arabera mugitzen da familia. Osasun ona zuten oro har, eta hasiera batean Illitxek ez zion garrantzirik eman urdaileko molestiari. Asko makaldu zen, ordea. Minak geroz eta leku handiagoa hartu zion. Saiatu zen botikarik gabe aurre egiten, baina barruan zer edo zer etengabe lanean ari zitzaion. Ohartzerako mina bihurtu zen bizitzako egia bakarra: zer nahi duzu? Zer nahi dut? Bizi egin nahi dut. Bizi? Nola bizi? Berandu zen. Hiltzear zela ohartu zen beti egon zela hilda. Heriotza zuen parez pare, eta bere harridurarako, toki argi batean zetzan. «Hau al da?». Arnasa hartu, hasperen bat egin, eta hantxe zendu zen.

Legegintzaldi amaieran, Urkulluri Illitxen begi zuloak antzeman dizkiot.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.