Boterea hitzen monopolioa da. Polemika itzela piztu da Patxi Lopezek esandakoen harira; Urkullu bera ere haserretu egin da, hortik atera kontuak. Euskara indarkeriarekin lotu duela, horixe egotzi zaio bazter guztietatik. Eta bai, halaxe egin du. Baina guk, euskara indarkeriarekin lotu duela ikusita, zer egin dugu? Hara: guk zerekin lotzen dugu indarkeria?
Albisteak jendearen artean sortutako erreakzio eta erantzunetan, joera bat nagusitu zen berehala: bai, zuek euskara indarkeriarekin lotu duzue, baina espainola ere lotu dezakegu indarkeriarekin, hasi Ameriketako konkistarekin eta frankismora arte. Hau da, nik bai baina zuk ere bai klasikoa. Beraz, geuk ere onartu egiten dugu euskara indarkeriarekin lotuta dagoela. Baina lotura horrek beste bat ezkutatzen du: euskara indarkeriarekin lotuta baldin badago, indarkeria ETA da guretzat ere. Gero beste indarkeria batzuk daude, eta horiek salatzen hasten gara, baina ETAren indarkeria onartu ostean beti ere.
Zenbat aldiz idatzi dut indarkeria hitza zutabe honetan? Eta zer esan nahi du? Indarkeria zer da? Azpiratuak bere amorrua erakustea indarkeria da? Esklaboak kateak hautsi nahi izatea indarkeria da?
Boterea hitzen indarkeria da.
Jira
Indarkeria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu