Angel Erro.
JIRA

Irabazien galera

2023ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Erkide edo erresuma zahar bateko kultur sari nagusia bestseller idazle bati eman izanak ez du eztabaida handirik piztu. Sariak berez dira bidegabe eta (jarri hemen nahi duzun adjektiboa). Sarien azpiko eztabaida isila agian dazergatik ez dioten dena delako saria beste norbaiti eman.

Erkide edo erresuma zahar bateko kultur sari nagusia eman diotenari emateko arrazoiak aletu ditu, dagokion prentsaurreko ofizialean, hautagaitzaren proposatzailea izan den Artearen Historiako katedratikoak. Arrazoi asko eman ditu alde: erkide edo erresuma zaharrarekiko lotura, esaterako, zeinaren adibide anitz eman dituen; deigarriena, haren trilogia ezaguna editore bati aurkeztu eta honek beste nonbait girotzeko egin proposamenari ezezko biribila eman izana; lucrum cesans handia ekarriko zigun! Beste literato batzuen babesa ere aipatu du (Julia Navarro, Maria DueƱas eta Javier Sierra). Ongi da.Eman diote. Harekin batera Laura Txibite ipuingile gaztea ere sarituko dute, talentu promozioan.

Gogoratu, galdera beti da saria nori ez dioten eman. Orduan, Txibitetarrengandik atera gabe, zergatik ez dute Fernando Luis aita edo Beatriz ahizpa batean eta bestean saritu? Bata onegia delako eta besteak, gainera, euskaraz sortzen duelako?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.