oihana arana

Isiltasunaz

2026ko uztailaren 4a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gu umeak ginenean, gure aitaren etxeko telebista beti egoten zen piztuta. Bueno, ez beti. Bazkalorduan itzali egiten genuen. Gogoan dut esnatu orduko sukaldeko zurrumurruak abisatzen zidala aita honezkero jaikita zegoela, eta lasaitu egiten ninduen horrek. Telebista txiki bat zegoen sukaldean, nire ordenagailuaren pantailaren tamaina bertsukoa.

Nerabetu ginenerako desagertu zen ohitura. Betaurrekoak sudur puntan jarrita eta mugikorra urez betetako edalontzi batean bermatuta oroitzen dut aita. Bideoak ikusten zituen. Bere gustuko taldeen kontzertuak, gure amamarekin batera grabatzen genituen bideo barregarriak…

Heldu egin naizenean ulertu dut gure aita. Etxean bakarrik banago, jaiki eta irratia pizten dut ia pentsatu ere egin gabe. Beste batzuetan, ordenagailuaren aurrean jarrita gosaltzen dut, gustatzen zaizkidan bertsoaldien bideoak ikusten, edo denok egiten dugun bezala, inporta ez zaizkidan pertsonek euren bizitzari buruz esaten dituztenak entzuten. Komunera ere mugikorrarekin joaten naiz. Ez da informazio gosea, ez da entretenitu beharra ere. Dirudien baino jasanezinagoa da isiltasuna batzuetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA