oihana arana

Itsasoan

2025eko irailaren 9a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Piraguan ibiltzeko plana egin genuen lagun batzuok orain dela ez asko. Joan-etorriko bidaia. Goizean joan, bazkaldu, hondartzan egon eta arratsaldean itzuli. Itsasoa bare eta zerua urdin abiatu ginen goizean. Jendea zebilen txalupetan; batzuk arrantzan, eguzkia hartzen besteak. Itsasoaren handitasunari buruzko pentsamenduak zetozkidan une oro. Kolore urdinaren edertasunarekin lotutako iruzkinak. Bertan egotea baino plan hoberik ez zitzaidan okurritzen.

Zerua gris eta itsasoa zakar samar zeudela egin genuen buelta. Beldurtu egin nintzen apur bat, bizkortu egin genuen abiadura. Olatuen kulunkak eragindako gonbitolarriari eusteko, joaneko bidaian izandako pentsamendu idealista guztiak isilarazten saiatu nintzen. Iristea baino plan hoberik ez zitzaidan okurritzen.

Beldurra oso lotuta dago ohiturarekin. Aritzearen aritzeaz barneratzen dira gauza asko. Badugu lana datorren udarako. Itsasoan ibiltzen ikastea. Egingo ez dugu bada mendian, errepidean, plazan, harremanetan... ibiltzen ikasi baldin badugu.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!