oihana arana

Jesus!

2026ko urtarrilaren 23a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hautsa kendu baino mugitu egiten duten lumadun zera horietako bat hartu eta liburuen apala txukuntzen igaro dut goiza. Doministikuka.

Poemen atalean ez daukat halako hautsik, baina penagarri zeuden elkarren ondoan txukun jarritako narrazio bildumak: Esti Martinezen Animalia domestikoak; Garazi Arrularen Lurraz beste eta Gu orduko hauek; Arantxa Iturberen Honetara ezkero; Uxue Alberdiren Euli-giro eta Hetero; Aintzane Usandizagaren Zomorrotu eta Kabitu ezina; Iñigo Astizen Monogamoak; Eider Rodriguezen Katu jendea, Bihotz handiegia eta Dena zulo bera zen; Garazi Kamioren Beste norbaiten zapatak; Olatz Mitxelenaren Arrain hezur bat eztarrian; Mikel Ayllonen Zoriontsuak izatea aukeratu genuen; Uxue Apaolazaren Umeek gezurra esaten dutenetik eta Bihurguneko nasa; Harkaitz Canoren Beti oporretan; Miren Agur Meaberen Hezurren erretura; Unai Elorriagaren Iturria; Bea Salaberriren Baionak ez daki

Lehenengo doministikuari lasai joaten utzi diot. Bigarrenarekin haserretu egin naiz, eta neure buruari kontuak esaten hasi natzaio hirugarrenetik aurrera: «Jesus! Zergatik ez ete dot leiduten ipuintxo bat gabero!».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA