Larriak dira Pablo Gonzalezi egiten zaizkion akusazioak, baina larriagoa da, inondik inora, ematen ari zaion tratu prozesala. Demokrazia formak ere badira, edo agian formak baino ez da berez demokrazia. Salaketek bide batzuk eraman behar dituzte, epe batzuk bete, eta gero beste kontu hura, errugabetasun ustekizuna, pelikuletan hain ongi gelditzen dena, fikziozko materiala baino dela pentsarazteraino batzuetan. Herritarrok batzuetan formak gordetzea baino ez dugu eskatzen, edo herritarrok ezin dugu besterik. Horregatik Pablo Gonzalezen kasuan justizia egitea bai, baina justizia itxura gordetzea ere ez legoke gaizki, nonbaitetik hasteko.
Espainiako presidentea bihar da Poloniara joatekoa, non Pablo Gonzalez atxilo duten otsailetik, esan bezala, akusazio formalik inon aurkeztu gabe, hots, teknikoki bahituta, esan genezake. Uste duzue Sanchezek esku hartuko duela nortasun agiri espainiarra duen baten alde? Logikoa litzateke, baina aspaldian darabilten logika gerra logika da, non aurreko guztiak gutxi balio duen.
Pablo Gonzalezen kasuak, harekin justizia itxura gutxienekoa ere ez gordetzeko ardurak, europar demokraziaren defizita erakusten digu, eta gerran gaudela eta ondorioak ekonomiatik hara doazela.
JIRA
Justizia itxura
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu