oihana arana

Kalabaza

2026ko irailaren 24a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Lurrak behar dugun hori emateko gaitasuna du, baina jakin egin behar da zein lur zatik eta nola zainduta ematen digun behar dugun hori. Txukun-txukun gorde genituen iazko kalabazen haziak. Ilargiari begiratu eta gero landatu genituen, hazi ziren landareak apurka-apurka, inbaditu zuten inguru guztia, lore ederrak atera zituzten… baina ez dator fruiturik. Apur bat frustratu naizenik ez dizuet ukatuko.

Ez gara kalabazarik gabe geratu, ordea. Pisukideak lortu zuen bat orain dela aste batzuk. Kuriosoa da istorioa: gure auzotik errepidera ateratzera zihoala gertatu zen dena. Kalabaza-mendi bat zeraman traktore bat zeukan aurrean. Kalabaza asko, eta oso-oso handiak. Errepideko zulo baten eraginez, traktorea behar baino gehixeago mugitu eta kalabaza bat erori zen lurrera. Hori da orain etxean daukagun kalabaza.

Lurrak behar dugun hori emateko gaitasuna du: zutabe bat; barazkia zuritzen, zatitzen eta izozteko poltsetan sartzen goiz bateko lana eta negu osorako beste kalabaza. Jakin egin behar da, ordea, zein lur zatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA