Maialen Akizu.

Karlarengana

2024ko apirilaren 5a
05:00
Entzun

Txingurriek langile fama dute. Katuek sorginena, zerriek zikinarena, azeriek azeriarena. Animaliei estereotipoak egin dizkiegu. Koloreei, gorputzei, jakiei, lekuei ere bai. Lagun batzuk Galiziara joan dira Aste Santuko oporretan, eta euri eta mariskoaren argazkiak bidali dizkigute; abenturazale batzuk Japoniara joan dira, eta zetazko kimono manga luzeak jantzita ateratakoa; Salouko kanpin batean daude original batzuk, eguraldi ona, hondartza eta etxe izateari utzitako apartamentuak ageri dira erretratuan; eta badira Aste Santuko oporretan Euskal Herrian gelditu direnak ere. Ez dagoelako inora joan beharrik, gertuan ere badirelako mila leku ezagutzeko, eta turismoaren kontsumoaren logikatik ateratzeko beharraz hitz egingo dute herrian gurutzatuko direnekin. Horiek ere bidali dute euren argazkia: mendi buelta eder baten osteko pintxoa.

Batzuetan pentsatzen dut imajinazio faltagatik joaten garela imajinatutako lekuetara. Herrialde, hiri, jendarte. Hautaketa inoiz ez da zabala, eta librea. Akaso, bidaiatzen duena, idazten ari dena bezala, badirudi, ez dagoela hor, beste nonbait dagoela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.