oihana arana

Katu jendea (II)

2026ko urtarrilaren 29a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bretxako merkatuaren paretik pasatu naiz aspaldiko partez. Loreen postuari begira-begira egon naiz apur batean, eskuak poltsikoetan sartuta. Ez dakit nola eutsi ahal izan diodan tulipa sorta bat erosteko bulkadari. Loreak etxeraino eramateak ematen zidan lotsagatik, seguruenik.

Azken hiletan ez dut jakin kale hauetan barna lasai ibiltzen. Nahastu egiten nau orain dela gutxi hain nireak ziren txokoak orain apur bat arrotzak direla pentsatzeak. Beti ez da erraza etxe izan diren lekuekin adiskidetzea, baina ari naiz.

«Parte Zaharrien nau aspaldiko partez, hartukou kafe bat?» idatzi diot bertako lagun bati. Segituan zabaldu dizkit bere etxeko ateak. Pare bat hil-edo egin ditugu elkar ikusi gabe. Ez dirudi hainbeste denbora, baina pilatu zaizkigu kontatu beharrekoak. Lana, ikasketak, hau eta bestea… baina ondo, bai, ondo gaude.

Elkar agurtzen ari ginela agertu da bere etxeko katua nire oinen artera. Pikotxean jarri naiz kasu egiteko. «Ene! Posible da ezkerreko begixaz kiñu ein izena?» esan dut. «Bai, nahi duzunean etor zaitezkeela esateko bere modua da».

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA