Jira

Katuak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Zergatik Omar Chuicken nongotasuna azpimarratu behar hori, Omar Chuick maliarra, Omar Chuick maliarra, zergatik? Ez nago seguru, barne lotura harrigarriak dauzka batek bere baitan, artista baten jaioterriaz gehiago jakin nahi izaten du, atsegin duen musikari baten herrialdeaz harrapatzen duen guztia irakurri nahi izaten du, eta hala segi eta segi, azkenean bere barne munduari kartografia bat eskaini nahi dio, lurra bere minari, eta izena bere lurrari: Bamako, Tonbuktu, Mali. Bere esan dut bai, nirea ere bada lur hori.

Bada beste arrazoirik nongotasuna akordarazteko. Duela urte batzuk, Jon Benitok Victor Gómez Pin filosofo kataluniarrari egin zion elkarrizketa BERRIA-rako. Huraxe etorri zitzaidan gogora peluxeentzako bidaia agentziarena irakurtzeaz bat. Beste gauza interesgarri askorenartean, hauexek esan zituen elkarrizketa hartan: «Parisko kaleak katuentzako produktuen propagandaz beteak daude. Parisko katuak kontsumitzaile onak dira. Ez da larria katu horiek Maliko familiak baino kontsumitzaile interesgarriagoak izatea merkatuarentzat? Baina Maliko familia askok baino erosteko ahalmen handiagoa dute Parisko katuek».

Parisko katuek ez ote dute nahiko maliarrik maskotatzat?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.