oihana arana

Koadernoarena

2026ko irailaren 23a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Koadernoa gastatu zait. Bueno, gastatu… Bukatu egin dut; bete. Egia esan ez dakit zein berba den egokiena gertaera honi buruz berba egiteko.

Matematikako koadernoarekin gertatu zitzaidan lehenengo aldiz, LHko ez dakit oso ondo zein mailatan. Orduko hartan ere gastatu esan nuela uste dut. Momentu magikoa izan zen niretzat. Pozaren eta harriduraren arteko zera hori irakasleari azaltzera joan eta bere mahaiko kaxoi batetik beste koaderno bat atera zuela dut gogoan. Aurrekoaren berdin-berdina.

Eszena horrekin akordatu naiz koadernoa ixtearekin batera. Irribarre egin dut. Uste dut apur bat frustragarria suertatu zitzaidala irakaslearen entusiasmorik eza. Denok ez dugu berdin erreakzionatzen eszena arrunten aurrean, pentsatu dut neure baitarako.

Hala ere, koaderno zaharra besapean hartu, eta «Holako kuadernue gurot» esan diot herriko paper dendako langileari. «Bai, berdin-berdina». Nire bertsio helduak ere ez du topatu ume hori zoriontsu egiteko modurik. Uste dut orain naizen baino apur bat erromantikoagoa nintzela umetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA