Angel Erro.
JIRA

Kristalezko sabaia

2019ko apirilaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskarak kristalezko sabaia badu oraindik Nafarroan, idatzi dut, beharbada kriptikoegi, sare sozial bateko nire profiletik. Ez nuen nik horrelakorik bota behar, baina amorruak itsutu nau. Kristalezkoa baino, kontzertinaduna ez ote den, Melillako hesia nola, erantzun dit norbaitek Twitterren. Zehaztu diot Nafarroaren aldaketaz arinintzela, zehazki. Bestela badakigu. Baina aurreko jarrerak ordezkatzera etorritakoen aldetik ere (ikusi dugu maiz) euskara ez da beti lehentasuna. Bigarrentasuna da. Nafar kulturaren ordezkapen ustez zabal eta aurrerakoian ere ezjakintasuna, ezaxola edo beldurra da nagusi. Epaimahaikide ibili naiz egunotan eta egiaztatu dut, minez egiaztatu ere, ausardia falta dugula erkidego moduan. Ez ahal zaigu damutuko beranduegi. Ez ahal dugu egiaztatuko guk bestek egin ezin duena ez ginela, bere egokieran, egitera ausartu. Hurbil egotearekin konformatu behar.

Bidegabea izaten ari naiz. Kasu zehatz batez ari naiz. Baina beti da gogorra egiaztatzea Nafarroan, gure antz handiena duen Nafarroan ere, euskarak kristalezko sabaia baduela oraindik. Horri emakumea izatearena gehitzen bazaio, zer esanik ez. Kontzertinaduna ez dakit, baina bai kristal bikoitz gotortua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.