oihana arana

Lanalanalana

2026ko martxoaren 25a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Begietatik makarrak kendu baino lehen erantzun ditut atzo bidali zizkidaten mezu elektronikoak, artean ohean nengoela. Begiak itxi eta kuxinari besarkatuta antolatu dut gaurko eguna. Zutabea, fakturak, online bilera goizean, deiak, bilera presentziala arratsaldean probintziako beste puntan, irakurketarako ordubete (autobusean seguruenik), paseoa? (autobuserako joan-etorriak ez du balio, ezta?) eta denbora izanez gero biharko lanak aurreratu. Etxeko arropa direnean bakarrik konbinatzen ditut txandal berdea eta kamiseta arrosa. Jantzi eta bulegora jaitsi naiz oinak tarrazean. Ordenagailuaren aurrean egin beharrekoak amaitu orduko indar handiz itxi dut pantaila, begiak bertan hain sartuta izateak sortzen didan amorrua ezin disimulatuta. «Ene! Komunek be ein biditxut; eta labadorie!», esan du nire ahots nekatuak. Eta hala egin ditut deiak. Komunontziaren parean makurtuta bat eta arropa zuriak besteetatik bereizten nituen bitartean bestea. Ez dakit komikoa ala larria iruditzen zaidan lana eta egunerokotasuna hain elkarrekin doazela ikustea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!