Hutsegitea izan da Martinez-Almeida Madrilgo alkateak espainiar irrati batean esana?: «Sanchezek Junquerasen, Puigdemonten edo Otegiren mende egon nahiago du, ezen ez espainiarren mende». Berehala ohartarazi diotenez, adierazpenok espainiarren multzotik at uzten ditu Junqueras, Puigdemont edo Otegi (eta haien boto emaileak!). Lapsusa behar du Kataluniaren eta Euskal Herriaren espainiartasuna behin eta berriz aldarrikatzen duen batengan, baina seguru hala dela? Ez da lehen aldia horrelakoak aurkitzen ditugula ustezko konstituzionalisten hitzetan.
Lapsus honek Espainiako botere legegilearen eta judizialaren arteko gatazkan badu zerikusitxoa. Lehenago inoiz gertatu gabekotzat deskribatzen ari dira asko, talka berritzat. Berehala ohartarazi dutenez, horrek Espainiaren multzotik at uzten du Katalunia (eta baita Euskal Herria ere, dio norbaitek). Beste lapsus bat?
Beste irrati batean Garcia-Margallo PPko agintari ohia entzuten egon naiz; eta, bere hitzetan, botereen arteko talka honen atze-atzean dagoena hurrengo legealdian Katalunian egon litekeen galdeketa saihestea da (eta baita Euskal Herrian ere, kar-kar). Beraz, dirudienaz beste, agian betiko talka zaharra da honako hau, lapsusetan baino begiztatzen ez dena.

JIRA
Lapsus bat?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu