Angel Erro.
JIRA

Legalki

2017ko otsailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Owen Jonesek uste du Theresa Mayk ez lukeela Donald Trumpen jokoan erori behar. Halere, Mayk dagoeneko gonbidatu du Erresuma Batura, non erreginak (gaur 65 urte eta egun bat tronuan egiten dituenak) harrera egin beharko dion. Ia bi milioi sinadura bildu dira bisitaren aurka. Giro honetan aldizkari satiriko batek honako berri faltsu hau hedatu du: erreginak bere ondokoei esan die Trump ezpata batez erail lezakeela legalki, inork kargu hartu ahal izan gabe. Britaniar legedia ezagutu ez arren hurbilagoko errege baten erantzungabekizun legalaz ikusitakoak txarrena pentsatzera eraman nazake. Badaezpada, zinemagilea banintz, filmerako eskubideak erosi eta Hellen Mirrenekin mintzatzen hasiko nintzateke, aktoreak britaniar errege familiakoak narrastitarrak direla adierazi izanak rolerako ezgaitu ez badu (nahiz eta berez estralurtar modukoak direla baino ez esan; baina Elisabet II.a narrastitarra delako aspaldiko teoriaren aldekoek ikatza bere opilari hurbiltzeko probestu dute). Filmean hiltzailea Karlos Galesko printze ekologista litzateke, Trump aldaketa klimatikoaren negazionistarekin izandako eztabaida bere onetik ateratako baten erdian. Amak abdikatu beharko luke, semea salbatzeko. Ezpata batez bi txori Karlos III.ak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.