Azkenean ez zitzaidan beste irtenbiderik gelditu eta, gaztelua utzita,40 metro karratuko apartamentura aldatu behar izan nuen. Ez ditut bisitan datozkidan lagun asko; baina ditudan gutxiak nire erruki ziren. Nik, berriz, ariketa literariotzat hartu nuen: laburrera jotzen jakiteari buruzkoa. Halere, arima lurrera erori zitzaidan etxe berriaren hormak zeharkatu nitueneko egunean. Inork ez zirudien ikaratuta. Hainbeste gauza nituen egiteko, eta hain mende gutxi».
Lehen eguna izeneko ipuin laburra da aurrekoa. Fantasiazkoa da, protagonista mamu bat izateaz aparte, inon, fantasiazko edo beldurrezko inongo filmetan, ikusi gabeko egoera bat planteatzen duelako. Ez ohi diogu xehetasun horri erreparatzen, baina beldurrezko filmek, maiz etxe itxiak gertaleku dituztenek, etxeak agertzekotan, etxe handiak pantailaratzen dituzte, izugarri handiak, alimalekoak, soto eta sabai, ikusleetako inor gutxik dituztenak bezalakoak. Ez dago 40 metro karratuko fantasia edo beldurrezko film askorik, horrelakoetan ez baitago mamu edo espirituentzako lekurik. Ia bizitzekoa ez dagoen bezalaxe. Baina horrelakoak ditugu bizitoki gero eta maizago. Izu iturria, halere, ziurtatuta egoten da, hormak zeharkatzen dituen mamurik gabe ere.

JIRA
Lehen eguna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu