maialen akizu 34 172x172

Leherketa

2024ko irailaren 21a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ondo gogoan dut nork esan zidan lehenengoz mugikorra pintxatu ziotela, zein bileretan utzi nuen lehenengoz sega-potoa ondoko gelan, nola gauza batzuk ezin ziren esan hortik. Oraindik ez dakit nola kontrolatzen diren telefonoak. Pelikuletako eszena yanki bat irudikatzen dut: polizia bat kablez betetako gela ilun batean, argi gorriak eta berdeak, elkarrizketak eta arkatzez hartutako oharrak.

Israelek asteartean Hezbollah talde xiitako kideen bilagailuak leherrarazi zituen; walki-talkieak asteazkenean. Eta konturatzen zara gailu elektroniko bat duen edonor izan gaitezkeela objektibo. Ia bagarela. Hipotesi nagusia zen Israelen kideak infiltratu egingo zirela, engainu bat tarteko gailuak aldaraziko zituztela, baina itxuraz, ez da hala izan: Israelek kontrolatutako pantaila-enpresa bat izan da Hezbollahren hornitzaile lizentzia erosi, eta gailuak manipulatu dituena. Nazioartean «normaltasunez» lanean ari zen enpresa bat izan da Hezbollahren Troiako zaldia. Eta pare-parera Ingeborg Bachmannen hau: gerra, benetako gerra, gerra den bakearen leherketa besterik ez da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.