oihana arana

Madril (I)

2026ko apirilaren 10a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Goiz da. Oso goiz. Gasteizko Dato kalean barna goaz ahizpa eta biok motxila bana bizkarrean. Gustatzen ez zaigun eleberri bati buruz berbetan egin dugu etxetik honainoko bidea. Kartsuki, baina ahapeka. Hiria oraindik lo dago eta.

Desagertzeko gogoa nuela esan nionean, «Mendi puntan ala jente artien?» erantzun zidan ahizpak. Segituan erosi genituen Madrilerako treneko txartelak. Eta hemen gaude. Geltokia begien parean. Helmuga gero eta gertuago, orduan eta sakonagoa da gure elkarrizketa literarioa. Selektibitaterako Azalaren kodea irakurri behar delako haserre dauden irakasle guztiak madarikatu ditugu treneko langileak billeteak egiaztatzen zituen bitartean. Uste nuen baino pedanteagoa ari da izaten goiza.

Biok elkarrekin egiten dugun lehenengo bidaia da. Lehenengo aldietako zirrara eta beldurrak igartzen ditut urdailean. Bagoiko leiho beltzari begira pentsatzen dut inoren eta inongo ez izatearen plazer arriskutsuarekin topo egingo dugula hemendik jaistearekin batera. Eta orduan lasaitzen zait arnasa. Marka da gero haizea hartzera hiri okaztagarriki handietara joan behar izatea.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA