oihana arana

Madril (II)

2026ko apirilaren 11
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Elkarren eskutik paseatu dugu erdialdeko kaleetan barrena. Gure bizitzak ahaztu ditugunez, lasaitasun osoz jolastu gara besteenak asmatzera. «Horko horreik bigarren zitan dauz nire ustez», esan dut. «Eta gaur batera eingo daue lo», gehitu du ahizpak. Barrez lehertu gara hiru pausotik behin. Aspaldi da ez nuela hainbeste barre egiten.

Asko gustatzen zait ahizparen eskutik paseatzea. Nire alderdi kursi eta erromantiko guztien oinarri politikoa gogorarazten dit. Laztanak esklusiboki bikote/maitale/deitunahiduzuenbezala harremanetako ekintzak direla sinesteari utzi eta beste pertsona batzuei egitea transgresorea dela pentsatzen ari nintzen. Transgresio hitza handiegia iruditu zaidanerako, tipo batzuk kurrixkaka hasi dira gure keinu erromantikoari gorrotoa adierazi guran.

«Ez dakitt zer pentzauko dauien begirada homofobuek inzestuai buruz», esan dut ahapeka harropuzkeria antzeztuz. Inertziaz eskua askatu dut, hala ere. «Zer pasau da?», esan dit ahizpak harrituta. «Tipo horreik edozetan ebitzen guri begira», esan dut. «Hain pozik ninguen konturatu be ez nazela ein», esan dit. Barrez lehertu gara berriro. Musu eman diot soinburuan. Eskutik helduta egin dugu gainontzeko bidea.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA