maialen akizu 34 172x172

Markak

2025eko uztailaren 5a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur ere pasa zait: autoa gose, eta jaten eman behar. Gelditu naiz gasolindegian, sartu dut txartela, eta zalantza: berun gabea edo gasolioa. Ni ikasita nago gurea diesela dela, baina parean di-e-sel argi eta klaru azaltzen ez denetan urduri jartzen naiz. Koloreei begiratzen diet, gasolindegikoari galdetu, Googleri (Zer da diesela, gasolioa edo berun gabea?). «Jesus, neska!», esango du baten batek —eta bai, halako ilustrea nauzue—, baina badakit zer den dieselari gasolina botatzea, eta kafearekin gatza nahasteak baino komeria gehiago sortu zizkidan niri.

Bizitza bestela ere konplikatua, eta ez dut ulertzen izendegiaren nahastea. EITBk ere hala erabaki du. Ez naiz marketinean aditua, baina esango nuke Euskal Irrati Telebistaren EITB markak, marka bezala ondo funtzionatzen duela. Ordea, egungo testuingurura egokitzeko, Orain deitu diote albiste zerbitzu digitalari, Guau da audioetarako plataforma, Nahieran, Primeran eta Makusi streaming plataformak. Eman dituzte horretarako arrazoiak. Ni ez naute konbentzitu. Hainbeste gasolina, eta gero, kolokan, Linbo-ren hurrengo denboraldia ere.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.