Maialen Akizu.

Non dago Puigdemont?

2024ko otsailaren 8a
05:00
Entzun

Sasoi batean, jertse eta txano zuri-gorria zuen Wallyren antzekoa bihurtu zitzaidan Carles Puigdemont. Alde guztietan topatzen nuen. Albistegietan ez ezik, erosketak egitera joan, eta hara hortxe arrandegiko ilaran ere; kiroldegian, bizikleta eliptikoan, kopetako-ileak diademan jasota, betaurrekoak lurrun eta izerditan blai zebilena ere bera zela uste izaten nuen gertu-gertutik begiratu arte; gure osabari, bizilagunari, aitari berari, denei hartzen nien behinola Kataluniako Generalitateko presidente izandakoaren antza.

Baina hori aspaldi izan zen. Elkartzeak ere beldurra ematen zigun garai haren aurretik. Amnistia legearen joan-etorriak entzuten ditut orain, eta, ez dakit, legeaz bainoago joan-etorriez ari ez ote diren. Niri kosta egiten zait imajinatzen Puigdemont aireportuan, Moncloako argazkian, edo Camp Noun bufanda jantzita. «Terrorismoa» egotzita ikertzeko eskatu du Goreneko fiskalen batzarrak. Eskuin politiko, mediatiko eta judizialak sei urte daramatza presidentearen destino imajinagarri bakarra taxutzen, eta ez dira geldituko Puigdemont kartzelan topatu arte.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.