oihana arana

Nora begira

2025eko urriaren 18a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Koadernoa ireki eta «Ardi bat topatu dut errepidearen erdian. Geldi-geldi zegoen. Ez zuen ematen beldurtuta zegoenik. Kotxea gelditu dudanean mugitu da, aurpegiarekin keinu bat egin dit, lasai pasatzeko esanez bezala. Poema bat izan daiteke» idatzi dut etxera iritsi bezain pronto. «Jakin-mina baino ez da e... baina zuek zenbat bizi zarete etxe horretan?», galdetu dit asteon auzokide batek herrian. «Ohe hau ez da haundixeixa zuretako, bakarrik?» bota eta, nire mutur okerra ikusi baino lehen, sukaldean daukan landarearen aldaxka bat emango didala esan dit asteon amonak bazkaltzera etorri eta nire logela erakutsi diodanean. «Ondo gelditxuko da zure liburuen onduen».

Ostegunaz geroztik abian dira Alkizako Ur mara museoan Sorkuntza Disidentea Landa Eremuan izeneko lehenengo topaketak. Joaterik izango ez dudalako penatuta nagoen arren, poz handia ematen dit egiten ari direla jakiteak. Askotan ahazten zaigu, baina sortzen duguna bera baino interesgarriagoa da nondik eta nora begira sortzen dugun jakitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.