Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Nora ezean

2012ko azaroaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Idazleak nora ezean dabiltzala irakurri dut, eta bai, halaxe da, ikusi egiten ditut, ez du arrazoirik falta segurtasun ezaren eta absurduaren ertzean bizi direla dioenak, baina zein ez dabil gaur nora ezean, zein ez da bizi segurtasun ezaren eta absurduaren ertzean, oso jende gutxi, beste guztiok hanka azpiko lurra noiz irekiko beldurrak jota bizi gara, noiz hautsiko oreka delikatua, noiz joko erreka. Hiztegian biziko nintzateke, han dena debalde da: gaztaina erreak, gazta zaharra, ardo beltza, intxaur garbiak, kafe beroa, zigarretak. Han dena debalde da: etxeak, eskolak, medikuak, garraioa. Eta nonahi eraman zaitzake hegazkinak, hondartza zurietan har dezakezu lo, baso sarrietan gal zaitezke gero soilgune batean laketzeko erreka garbi baten soinuarekin, edo nahi izatera palmondoak jar ditzakezu ezpelen ordez, eguzkia ekarri egun euritsuetan, mundua sortu babes hartzeko, lagunentzako gutunak idatzi lagunentzako gutunak direla esan gabe, hiztegian biziko nintzateke. Baina ez naiz hiztegian bizi.

Ordaindu egin behar ditut gaztaina, gazta, ardoa, intxaurrak, kafea, zigarretak. Aitorpen zintzo bat irakurri diot baten bati: gizarte honetan dirurik gabe ez daukazu ezer. Gero eta gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.