JIRA

Nostalgia

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2010eko irailaren 25a
00:00
Entzun
Auzoa kanpoan ibili da, ez dut etxean sentitu egunotan. Baina gaur goizean, giltzari bi buelta ematen entzun dut, bere-berea duen ohiturari jarraiki, eta etxeko atea ireki dut, hitz batzuk egiteko gogoz. Kaixo aspaldiko, kanpoan ibili al gara?

Hi ez zekiat, ni bai. Zuberoan eman dizkiat egun batzuk, ez dakik ze leku exotikoa den.

Ez diot antzematen adarra jotzen ari zaidan ala benetan ari den.

Gurasoekin joaten ninduan txikitan. Ez zekiat zertarako eramaten ninduten, egia esan. Euskal Herria ezagutu nezan, beharbada. Gustura ibiltzen ninduan, baina ez nian tutik ulertzen, arrotza egiten zitzaidaan bai lekua eta bai euren hizkera. Eta orain ere antzera, ez pentsa. Londreseko kaleetan baino askoz arrotzago sentitzen nauk Maulen.

Eta zergatik ez haiz Londresera joan orduan?

Nostalgia duk. Gurasoak ez zituan asko irtetekoak. Ez gustatzen, edo ez izan joerarik. Oporretara, konparazio batera, oso bakanetan joan gintuan. Gehienez ere, egun-pasak egiten genizkian: mendira, hondartzara, Bizkaiko kostaldera, Baztanera, Iparraldera. Eta orain, leku horiexetara joaten nauk, gurasoen bila, haurtzaro galduaren bila, zorionaren bila, apika. Pentsa, bihar Alderdi Egunera joateko asmotan nauk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.