Jira

Odol izan

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2010eko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Ez duk ideia txarra, ez. Lantzean behin pizten zaik hiri ere argia, bai, ez nian asko espero higandik, baina bai, izaten duk, besteren bitartez bada ere, ideia onik.

Ez nekien zertaz ari zitzaidan auzoa. Astegunetan oso gutxitan fortunatzen zait parean, inoiz pentsatu izan dut nigandik ihesi ibiltzen dela ere, ezikusiarena egiten didala kalearen beste aldeko espaloian ikusten dudanean. Halakoxea da auzoa, gutxien uste duzunean albora etorri eta belarria jaten hasten zaizu.

Ez duk ideia txarra, ez. Lapurtua duk, baina tira, jakin egin behar izaten duk zer lapurtu, hori behintzat aitortzen diat. Neu ere hasi nauk hamarkadari errepasoa ematen, artxibo eta hemerotekarik gabe, eta badakik, gauza bat bakarra gogoratzen diat ondo: 2003ko udara.

Maitasun ahaztezinen bat, akaso?

Maitasunak denak dituk ahaztezinak, ergela. Udara hartan sekulako beroa egin zian. Egunero egiten zian hondartzarako moduko eguraldia, eta ia egunero joaten gintuan. Bitxia izan huen, Euskal Herrirako. Eta gainera, itsasoan galipota zebilean hara eta hona. Edadetu asko hil huen Frantzian. Haietako askoren gorpuez, ez huen inortxo ere arduratu. Bakarrik zeudela esan zian telebistak, seme-alabak oporretan zeudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.