oihana arana

Odola

2026ko uztailaren 15a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ez dakit klima lehorragatik den edo zer, baina sudurretik odola isuri eta isuri daramatzagu egun batzuk. Batari ez bada besteari gertatzen zaio. Goizean ez bada eguerdian. Hasieran kezka sortzen ziguna ohitura ere bihurtu da azkenerako. Oraintxe gertatu zait niri. Are, ezkerreko sudur-zuloan paper pusketa bat eta ahosabaian odol gustua ditudala ari natzaizue hau kontatzen.

Zutabe hau idaztera eseri ahal izateko han eta hemen hartutako oharrak biltzen ari nintzen, sudurpean kilimak igarri eta segituan abiatu naiz komunera. Ez du ezertarako balio izan azkartasunak; berdin-berdin bete zaizkit esku biak odolez, berdin-berdin erori dira tanta gorriak harlauzetara, nire kamiseta zuriaren gainera. Jarioa eten arte itxaron, kamiseta erantzi eta berehala abiatu naiz izotzez eta urez betetako palankana baten bila.

«Odolberritu berbie existiduten da?» galdetu diot aldamenekoari palankana belaunen artean jarrita etxeko atarian eseri naizenean. «Bai, ezta? Zer da bestela hemen gertatzen ari zaigun hau?».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA