oihana arana

Ogia besapean

2026ko apirilaren 16a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Beti ez zait gertatzen, baina batzuetan bai: aurikularrak jantzi behar izan ditut ke-kanpaiak egiten duen zaratak buru barruan egiten didan oihartzunari ihes egiteko.

Pisukideak hainbat aldiz gomendatu eta gero, Rodrigo Cuevas artista asturiarraren Manual de belleza entzuten ari naiz patata tortilla kozinatzen dudan bitartean. Ez dakit bizitzari zerbait gehiago eska diezaiokedan gaurkoaren moduko astegun buruzuri batean. Gorroto dut gauza eder eta larri guztiak egun arruntetan gertatuko ez balira bezala hitz egiten duen jendea.

Ogia erosteko agindu diot etxerako bidean datorren pisukideari. Beti iruditzen zait ederra etxera besapean ogi-barra bat hartuta iristen den jendea. Ogi-koskorra janda bada, are ederragoa. Eta pozaren izenean, zilegi da eszena ederrak behartzea. Plazera hain erraza denean, behintzat. Gauza gutxik ematen didate eszena domestiko atseginek moduko bakea.

«Esaztazun diskue entzuten egon naz», esan diot ogia mahaiaren gainean utzi duenean. «Eta zer iruditu zaizu?» esan dit begiak zabal-zabalik. «Patata tortillie afaittie moduko ideia ona».

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA