Maialen Akizu.

Omenaldia

2024ko otsailaren 25a
05:00
Entzun

Omenaldian bertsoren bat kantatuko ote zuen galdetu zioten. Bai, noski. Agur kolektibo horren parte izan nahi zuen, agur esan nahi zion, eta bakarrik, gutxitan jakiten zuen faseak ixten, gauzei joaten uzten, despeditzen. Astelehenean agendari begiratu zion, eta asteazkeneko bilera eta ostiraleko fisioaren letra tipo berberarekin jarrita zegoen igandeko omenaldia. Eta bat-batean azaldu zen Bera. «Hasi beharko den niretzako bertso kuriosoren bat pentsatzen». Ondoz ondo jarri zitzaion, barru-barrura sartu, ikusteko moduan gelditu.

Asteartean etxera bidean zihoala hasi zen azken puntuari bueltaka. Heriotza eta azken puntua. Omen egiteko azken puntuan isiltzea metafora ederra zitekeela otu zitzaion, baina erritualetan performanceak tamainan komeni. «Kanta ezan pikardia pixka batekin, e!». Umorea presente zuen Berak; umorearekin presenteago egongo zen Bera. Baina, berriz ere, tamaina eta komeni burura. Haizea dator iparraldetik doinuan kantatzea erabaki zuen. Eta errealitatea performance bat delako, haize ufada bat etorri zen iparraldetik, eta Berak kantatu zuen azken puntua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.