Angel Erro.
JIRA

Oparia

2016ko uztailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Beti da zaila lagun baten urtebetetzean zer oparitu asmatzea, zer esanik ez udan, orduan badirudielako guztia motelago, jendea bildu eta taxuzko opari batean pentsatzeko alferrago dagoela. Beraz, lagunaren ahizpari galdetu diogu zerk eginen liokeen ilusioa. Idoiak esan digu zergatik ez dizkiogun XXI. mendeko euskal independentismoaren erronkei buruzko jardunaldi batzuk antolatzen.

Guri ez bururatzea ere! Modako osagarria da-eta. Zenbat sinposio, jardunaldi, mahai inguru eta udako ikastaro ez diren egunotan egiten ari! Egunero ikusten dut sare sozialetan norbait gehiagoren link bat burujabetza sozialaz, kulturaren autodeterminazioaz eta abar mintzatuz. Eta, birtxioei begira, interesa egon badago. Aritzek dio koiuntura gaitzean dagoela abertzalet... independentismoa (azkar zuzendu du bere burua): Podemosek Euskal Herrian izan duen ezartze bizkorra, Nafarroan dagoen segurtasunik eza botereari epe luzera nola eutsi, Kataluniako prozesuak herritarrengan nola errotu den ikusi eta hona nola aldatu ezin asmatua...

Berehala ekin diogu lanari. Baina Hedoi Etxartek lana du dendan, Joseba Gabilondo Michiganera itzuli da, Jule Goikoetxea ikerketa batean murgilduta dabil... Sentitzen dutela eta zorionak emateko Aitziberri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA