oihana arana

Orkatza

2026ko uztailaren 30a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zangozerrian nago. Inoiz herri izan zen lursail batean. Pinuak eta pinuak baino ez daude orain. Pinua sartzeko hustu zituzten hemengo herriak. Aurriak topa daitezke han eta hor.

Gaua da eta kotxean goaz. Baso barruko errepide estu bat da. Poliki eta adi noa, badaezpada ere. Irten eta segituan izan da: orkatz bat agertu zaigu bide bazterrean. Ikusi orduko gelditu dut kotxea. Izoztuta gelditu da. Ez dut jakin zer egin. Paula Melchorren Un Conjuro poema liburuko umearekin akordatu naiz. Irene Solàren Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak nobelako orkatzarekin. Enbragea askatzen hasi naiz apurka-apurka. Kotxea mugitu denean hasi da bera korrika. Bi saltoan gurutzatu du errepidea. Arnasa eten zaigu kotxe barrukooi.

«Eskerrak poliki abiatu zaren», esan dit aldamenekoak, «istripu segurua zen bestela». «Bai», esan diot, «pozten nau, hala ta be, kotxe baino orkatz gehixau dauzen parajiek existiduten diela jakittiek». Anariren Oreina ipini dugu abiatu baino lehen, isilik egin dugu gainontzeko bidea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA