oihana arana

Ospakizuna

2025eko urriaren 12a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Asteazkenaz geroztik Donostiako kaian dago 1492an hasi eta oraindik amaitu ez den sarraski hartako protagonista izan zen Santa Maria ontziaren erreplika. Haren aldamenetik pasatu naizenean akordatu naiz: orain dela bi urte gaurko egunez, esnatu eta gela egurasteko leihoa ireki nuenean, Gaur ez dugu ezer ospatuko zioen pintada handi bat topatu nuen pareko eraikineko fatxadan.

Gu umeak ginenean, gure urtebetetzea urriaren 12an zela esan eta gainontzeko helduek beste ezer esan aurretik Udalatx mendiaren eguna zela esaten zuten gure gurasoek. Egunak gure etxetik kanpo zeukan esanguraz beranduago egin ziguten berba: hispanitate, kolonialismo, legio... kontzeptuak ulertzeko adina koskortu ginenean.

Gerora ezagutu dut urriaren 12an jaiotzekoa zen arren 13a izan arte jaiotzen utzi ez zioten pertsona bat; urriaren 12an jaio eta 13an erregistratu zuten beste bat. Gurasoen arrazoiak ulertzen ditudan arren, ondo dago ospatzeko modukoak ez diren egunak ospatzeko bestelako motibo batzuk edukitzea ere.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.