oihana arana

Paseatzeaz (II)

2026ko maiatzaren 5a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Arratsaldea ordenagailuaren aurrean pasatu eta gero, pinturaz zikindutako jertsea jantzi dut propagandako niki itsusiaren gainean. «Buelta bat emutera noie», oihukatu dut atetik irteten ari nintzela. Pentsamenduak ordenatzeko modu bikaina da oinez ibiltzea. Betiko bideetan barna ibili naiz. Asko gustatzen zait betiko bideak edukitzea. Kokotsa altxatuta agurtu dut bere baserriko atarian eskuarearekin lanean zebilen gizona. Oihana ote naizen galdetu dit bueltan. Baietz esan diot, etxeko arropak jantzita ezagutu nauelako lotsatuta.

Ilundu arte egon gara elkarrekin. Auzoaz, herriaz, Euskal Herriaz berbetan. Poliki egin du berba, lurra lantzen dutenek daukaten erritmo berezi hori zerien bere esaldi guztiei. Adi-adi egon natzaio. Inportantea da bizi garen lekuari buruzko xehetasunak ezagutzea, «gure auzo» deituko badiegu behintzat.

Gautu denean agurtu dugu elkar. Ilunpetan egin dut etxerako bidea. «Noraino joan zara ba?», esan dit pisukideak zapatak aldatzen ari nintzela. «Badakitzu nungo ura dan guk eraten douna?», galdetu diot.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA