Angel Erro.
JIRA

Perro eta Txapote

2023ko uztailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hau idaztera jarri eta gogora etorri zait lehen jaunartzerako katekesian mutil gutxi batzuk Angel Perro deitzen hasi zitzaizkidala. Ez zuen luze iraun. Aspertuko ziren. Nik ez nien kontra egin. Eta ez nintzen irainaz jabetu ere, hura desaktibatzeko. Orduan ez nekien hori egin zitekeenik. Pedro Sanchezek Perro Sanxe izenarekin egin bezala. Eta lehenago, jakina, gutxiengo gutxiestuek ere (ingelesezko queer hitza beraren aldarrikapena izan daiteke adibide bat; edo 1980eko «Maricón? Sí, gracias» pegatina). Edonola, esanen nuke orain sozialistak beraiek, haien burua barne, direla Sanchezi Perro deitzen dioten ia bakarrak. Buelta eman diote. Birsignifikatuta.

Beldur naiz Txapoteren aipamena ere, Que te vote Txapote leloan zabaldua, bide beretik hasi ote den. Txisteen bidez hasi ere. El Mundo Today kazeta satirikoak zabaldu du Feijook Sanchezi eskatu diola Txapoteren botoak berari uzteko gobernua osatu ahal izateko. Facu Diazek dio Espainian bi estatu alderdi daudela: PP eta Txapote. Ironiatik analista politikoetara pasatu da. COPEko Angel Expositok: «Espainiaren zati handi batek Txapote guztiz barkatu du». Pentsatzekoa da horixe dela erabilera honen kontra mobilizatutako ETAren biktimek saihestu nahi zutena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.