oihana arana

Petrilean

2026ko urriaren 8a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ipurtazpian aldizkari bat jarri eta beste bat irakurtzen hasi da andrazko bat nire aldamenean. Fidatzekoa iruditzen zait nik irakurtzen ditudan aldizkariak niretzat ohikoak diren petriletan irakurtzen dituen jendea. Are fidatzekoagoa ipurdia ez hozteko baliabideak topatzen baldin baditu. Irribarre egin diot bere plana eta metodoa gustatu zaizkidala adierazteko. Ez dit begiratu ere egin. Normala iruditu zait. Nik ere ez nioke muturra pantailara pegatuta daukan tipa bati begiratuko.

Irribarrea desegin eta mobileko pantailara begira jarraitu dugu nire ipurdi hoztuak eta biok, energia erantzuten ari ginen emailera bideratuz. Egin beharrekoak amaitu, motxila lurretik hartu eta herriko kioskora abiatu gara berehala. «Emungostazu aste hontako Argia, mesedez?». Pozik hartu nau saltzaileak. Adeitsuagoa da egunkaria eta aldizkariak erosteko ohitura izaten jarraitzen dugunokin.

Iluntzean orriztatu, eta motxilan sartuko dut ostera ere. Eta hala pasatuko ditut aurtengo udazkena eta negua, petrilean esertzeko aldizkari bat ateratzen duen andretxo bat izaten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA