Jira. Xabier Gantzarain

Pobrearen zoria

2010eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Sustatuko erantzun batean irakurri nuen aipamena: «Matematikak ezagutzen ez dituztenentzat borondatezko zerga bat da loteria». Hara, bazagok munduan jende azkarra, ez dik jokatzen, ez dik behar diruaren ilusioa. Inbidia bakarrik ez, bekaitza ere sortzen dit jende zuhurrak. Badakite erabaki zuzenak hartzen, ez zaie odolik berotzen, ez dute loteria erosten.

Bertatik bertara ikusi nituen ilarak etorri zitzaizkidan gogora. Euria goian behean, arratsaldea ilun eta kaleak argiz gainezka, autoen burrunba eta gabon kanta gozoegiak belarriko zuloan, jendea ilaran zegoen, aterkipean, espaloiaren luzera luzean, loteria erosteko. Esan egin behar nien loteria borondatezko zerga dela?

Loteria guztiak ezagutzen ditu ilara horretan zegoen jendeak. Badaki enplegatu duten bezalaxe langabetu dezaketela, zori kontua izan dela, edozein momentutan iritsiko zaiola berri ona: ez dago lanik, ezin dizugu kontratua berritu, edo, larri gabiltza, uler ezazue, soldata izoztu egin behar dizuegu. Loteria zantarra baldin bada, ez da matematikarik ez dakien pobrearen erruz.

AEBek, etorkinak kanporatzen eta mespretxatzen dituen bitartean, urtero txartel berdeak zozketatzen ditu, han bizitzeko baimena eskainiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.