Maialen Akizu.

Politikoki zuzena I

2024ko apirilaren 28a
05:00
Entzun

50 urte bete dira Gipuzkoako lehen bertso eskola sortu zenetik Aretxabaletako Almen ikastolan. Atzo-gaurretan, baina, sare sozialetan bertsolaritzaren inguruko albistea beste titular bat da: «Marko ideologiko jakina dago txapelketan, eta pobrea». Titularra baino interesgarriagoa da ondorengoa. Kezka nagusia da bertsolaritzan esan daitekeenaren eta esan ezin denaren esparrua mugatua dagoela, eta geruza ezberdinak izan arren, oro har, modak eta kokapen txalotu jakinak daudela: Trumpen alde ez duela inork kantatzen, Israelen arrazoiak aipatzen, abortua zalantzan jartzen.

Ainhoa Urien eta biok aurtengo Bertsolamintzako jardunaldietan gai bertsua jorratzeko proposamena izan genuen: (bertsolaritzan) Diskurtso guztiak errespetagarriak dira? Galdera honen zurrumurrua, bertsolaritzan ez ezik, ikus-entzunekoetan, politikan, kuadrillan ere badago eta kantzelazioaren kultura izena jarri zaio. Interesatzen zait gaia, sareetako tonua hartzen kosta egiten zait eta zutabe batean tarte gutxi dago. Jarraituko dut. Bitartean, zuzenaren eta okerraren mugan, esango dut BERRIA munduko egunkaririk onena dela. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.