Orain astebete ikasi dut, bi hizkuntza horietara itzulia izan den egile baten eskutik, Portugalgo eta Brasilgo argitalpen eremuak bereizita daudela, itzulpen bana egiten dizutela, Portugalgo eta Brasilgo portugesera. Horrek esan nahi du orain gutxi hemen idatzitako gauzabatean ez nuela asmatu: Literaturako Nobel saria Annie Ernauxi eman ziotenean bost liburu baino ez zituen, euskaraz beste, Portugalgo portugesera itzulita, ez halabeharrez Brasilgora.
Ez dakigunaren eremua zabaltzen doa bizirik jarraitzen dugun urtero.
Orain astebete irakurritako horrek portugesezko literaturaren gainean nuen perspektiba murriztu dit. Atzo irakurritako beste zerbaitek, berriz, dit zabaldu. Kultur gehigarri batean Jose Luis Peixoto eta Gonçalo M. Tavares idazle portugesei elkarrekin egindako elkarrizketa bat leitu dut. Biek dute liburu berri bana gaztelaniara itzulia. Lehenaren esana nabarmendu du kazetariak: «Portugalen bertako literatura estimu handitan izaten da; hemengo egileen lehen aspirazioa hemen irakurria izatea da». Ze diferentzia euskal literaturarekin, pentsatu dut, nonliburu baten balioaren markatzat hartzen baita gaztelaniaz atera arteko tartearen laburra. Tavaresek autofikzioaren kontra esanek beste zutabe bat eskatzen dute.

JIRA
Portugesez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Irakurrienak