maialen akizu 34 172x172

Problemak

2025eko uztailaren 16a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Uxue Apaolazak idatzitakoa da: «Eta mugak igarota ere zer, muga azalean geratzen da, eta betirako, etengabe, da atzerritar barruan muga daramana, hain atzerritar, ezen ez duen guztiz pertsona ematen». Asteburuan Ordizian istiluak izan dira. Irakurri eta galdetu dudanaren arabera ez da atzerritarrik izan tartean, «ijitoak» esan dute, dinbi-danba hasi omen ziren «besterik gabe». Besterik gabe gabiltza. Asteburuero gertatzen dira istiluak droga eta gizonak nagusi diren espazioetan, baina iruditu zait orain azpimarra egiten dela protagonisten ustezko arrazan. Hernaniko festetan gertatua udako gaia bihurtzen ari da. Espainiako CIS Ikerketa Soziologikoen Zentroaren datuen arabera, 2024ko ekainean galdekatutakoen %16,9rentzat zen immigrazioa estatuko hiru problema nagusietako bat; 2024ko irailerako zifra %30,4ra igo zen. 2025eko ekainean estatuko bigarren arazo nagusia bihurtu da etxebizitzaren atzetik. Ea zein den iraileko datua. Bada beste aforismo bat, Thoreaurena: «Matematikek ez dute gezurrik esaten. Kontua da matematikari gezurti asko dagoela».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.