Mundua, noizbait, txinatarrek gobernatuko dute. Garbi dago zergatik: eskatzen diezu etxerako janaria, berehala etortzen dira, eta bueltak prest izaten dituzte beti, justu, zuk zenbatekoa emango diezun esan gabe ere.
Txinan ere hautatu egiten dute, eta han ere bada unibertsitatera sartzeko azterketa beldurgarririk: Gaokao. Zigor Aldamarena zen erreportajea; arretaz irakurri nuen, zer datorkigun jakite aldera. Handik ateratako esaldiak dira hurrengoak.
Asteak daramatza Zhu Weilik amesgaiztoekin. «Gogor saiatu behar dut ahalik eta nota onena ateratzeko». Ohituta dago. «Gelako onena izatea lortu behar da lehenik, gero kurtsokoa, gero eskolakoa». Txikitatik sartzen zaie lehia buruan. Xu Anqi soziologoaren esanetan, «familiak, eta gizarte osoak, estutu egiten ditu haurrak, lehiara behartzen ditu, eta bazter uzten dute elkartasuna. Gurasoek ahaztu egiten dute haurrak ez direla makinak, notak beste kezkarik ez dute». Gurasoek aitor dute kezkarik handiena seme-alaben notak dituztela, eta hala mintzo da Tian Hong: «Orain ez badiot eskatzen gehiago ikasteko, atzeratuta geratuko da, eta etorkizunean gorrotatu egingo nau horregatik».
Dirukraziaren mekanikak dena eta denak mastrikatzen ditu.
Jira
Prospektiba
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu