Angel Erro.
JIRA

Puxika hustua

2023ko otsailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aitortuko dizuet gehiago espero nuela XXI. mendeaz. Hartaz espektatibak izateko adina badut, mende honetan aurrekoan baino luzeago bizitzen hasita banago ere. Ez naiz airean dabiltzan berebilez ari, ezta gerrak guztiz desagertuta egoteko aukeraz ere. Ez dakit zehazki mende honetaz zer espero nuen ere. Seguruenik ikuspegi mikro batetik begiratuko nion gehiagotan (ezkonduta egotea, sendatuta, seme-alabak edukitzea, Nobel saria irabaztea, hilda egotea...), makrotik baino (guztiak lehertzea?).

Munduaren kolapsoaren ideia ez da honezkero lehia nuklearrari lotuta (nahiz eta oraindik hor dagoen botoi errusiarra), baizik eta kapitalismoaren guztizko arrakastak ekarritako prozesu autofagikoari, zeinean planeta erabilgaitz uzteko punturaino iritsi baita.

Estatu Batuen hegemoniaren gainbehera hain luzea eginen zitzaigula espero izatekoa zen? Iraganean Errusia zen aurre eginen liokeen kontrario probableena. Txinak hartu dio aurrea. Funtsean ez da alde handirik, baina aurkaritza pausatuagoa da, lehen begiratuan ez hain beldurgarria, misilen krisirik gabea nolabait. Hortaz pentsatu dut espioitzarako globo txinatarraren berri izatean, Koiote eta Bidalariaren istoriotxo batean bezala tiroz eraitsi dutena amerikanoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.