maialen akizu 34 172x172

Sagua

2024ko uztailaren 6a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Sagua: 1) Ugaztun karraskaria, arratoiaren antzekoa, txikiagoa. 2) Ordenagailuari hainbat agindu emateko erabiltzen den gailu biribil antzekoa. Iruditeriak gizartean eragin zuzena duela defendatu izan dut, baina saguarekin hozka egiten diot mihiari. Herria saguaren alde dago fikzioan. Katuaren eta saguaren kalapita ikonikoan, katua da gaiztoa, sagua da babestu nahi duguna, zulotxoan gorde zaitez kantatzen dioguna, baina katuak daude etxeetan, eta sagurik ez bedi azaldu. Etxean saguren bat azaltzea mehatxua da, erratza ateratzeko edo aulkira igotzeko motiboa, eta saguen karraska entzunez gero, akabo. Fikzioan, ordea, izaki maitagarriak dira, xaloak, umeen samurtasun bertsukoak. Belaunaldi berriak liluratzen jarraitzen dute Mickey eta Minniek, Geronimo Stiltonen sagak, Tom eta Jerryk. Bertsotan ere bada doinu polit bat Sagutxo batzuekin izenekoa. Honela dio letrak: «Sagutxo batzuekin / bizi naiz ganbaran, / ez dakit hogei edo / hogeita bost geran. / Nik erakusten diet / saguei hizketan, / eta beraiek neri / berriz lapurretan. / Sagutxo batzuekin / bizi naiz ganbaran». Komeni saguekin ganbara metaforikoan bizitzea, ordenagailu ondokoaren ilea ez antzematea. Sagua, izter-sagua, esaten omen zaio barrabilari ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.