Angel Erro.
JIRA

Salbuespena arau

2015eko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Aurrekoan lagun batek galdetu zidan hemendik noren alde eskatuko nuen botoa hurrengo foru hauteskundeetarako. Txantxa zela badakit, nire eragin txikiaren inguruan seguruenik. Gauzak ┬źonbideratzeko┬╗ nire eragina handia izan ala txikia, lehen aldiz erabili nahi dut kausa zuzen baten alde: Aitor Zubietaren alde. Asegarcek eta Aspek onar dezaten atzelariak binakako txapelketaren finalerdia atzeratzeko egindako eskaera.

Kantxakoa bezain ikuskizun bihurtu da bi enpresok (bipartidismoa auzian dagoen honetan tinko jarraitzen dutenak bipolioaren alardea eginez) dabiltzaten jokoa, jokalariak elkarri lagata (hala dabil, konparazione, Etxarrikoa) eta partidu daten dantza eraginda, txikito, dantza lotua ala dantza askatua, Jai Alai baino sutsuagoa, capoeira bezain neurtua, txikito, ikasi mugimenduak, puntarako xistera pilotariarenak.

Zubietak iaz astebete itxaron behar izan zion Martinez de Irujori, berari bai onartu ziotelako, bestelako konpromisoak zapaltzen ez dituen neurrian onartzea ohitura bihurtu den atzerapen eskaera. Oraingoan Zubietari, akaso ez baita hegemonia aurrelari-normatiboan sartzen, uko egin diote. Enpresa interesak ixo eta mintzo bedi kirola, jokalaria osorik egotea eskatzen duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.