Angel Erro.
JIRA

Seme-alabak

2015eko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Seme-alabek uste dute dena dakitela, dena egin dezaketela guk egiten dugun edo egin genuen baino hobeki. Denbora, gainera, kontra konfabulatzen zaigu, gurasoak indarrez flakatuz eta gazte jendeak hitz zaharrak abandonatu eta munduaz jabetzeko trazak egiteko hitz berriak asmatuz, baina mundua mundu da beti, bere horretan dirau, gu ahul egonda edo guk ahoskatuz gero ez ezagutzearena egiten badute ere, sudurra zimurtuta.

Alabak diziplina txostena irekiko omen dit, nik sortu alderdiak zigortuko nau. Seme-alaben ankerra ez da Shakespeareren tragedia bakar batean sartzen. Ni isilarazita, Fronte Nazionalaren ideologiatik desbideratzeagatik salatuta, nor ari da alderdia saltzen? Ni, urrats bat ere mugitu ez naizena, edo bera eta bere ondokoak, Dieudonnék ongi esan bezala, UMPko edo PSkoekin alderik ez dutenak?

Gainera, komikoa aipatu dudala, ez dezala inork esan ez nagoela egunean edo gazteek abandonatu nautela. Dieudonné eta quenelle-a egiten duten umore handiko mutikoak edo Alain Soral alde ditut.

Boto anitz ekarriko ahal dizkio nire alboratze honek. Jainko onari gauza bakarra eskatzen diot: egun batean, bera agian Eliseoko jauregian eta ni hemen ez nagoenean, zentza dadila eta ez ditzala nik irakatsiak atzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.