maialen akizu 34 172x172

Simsak

2025eko maiatzaren 4a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Nik ere izan nuen play station-a. Orain ez dago gurasoen etxean, eta inork ez daki zer egin genuen harekin. Gaur ibiltzeko gogoa sartu zait, Lagunak kontatu baitit bera oraindik ibiltzen dela tarteka. «Zertan?». «Zertan ba, Sims-en». Simsen jolasa eguneroko bizitza imitatzen duen unibertso batean datza. Jokalariak pertsonaia bat du, sims bat, berak sortu eta moldatua, eta gainerako pertsonaia eta lekuekin gurutzatzen da. «Ahaztuta nago: zer egin behar zen jolasean?». «Zer egin beharko zen ba, ahalik ondoen bizi». Lagunak kontatu dit duela hilabete azken bertsioa atera dutela: Sims 4. Aisialdia eta negozioa. Pertsonaiak langile autonomoak dira eta negozio txikiak muntatzen dituzte: kafetegiak, kiroldegiak, animalientzako garbitegiak. «Zuk zer muntatu duzu?». «Zeramika tailer bat». Lagunari galdetu diot ea ondo doakion negozioa. Berak esan dit baietz, goizetan saio bakarra duela, baina arratsaldeak bete xamar dituela, kide emakumeak direla eta irabazten duenarekin, moldatzen dela. «Etxe super polita daukat gainera. Konektatu eta erakutsiko dizut». Ea play-atopatzen dudan.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.