maialen akizu 34 172x172

Suabe

2024ko irailaren 3a
05:00
Entzun

Suabe hasi. Zaintzaren izenean emandako aholkuak agindu itxura du paperean. Bere tonu eta begiradaz badakit besterik esan nahi zuela. Nik ere esan izan dut poliki ibiltzeko, arin, lasai, baina ez dakit hori esaten jarraituko dudan. Uretara eskaileretatik sartzen ziren horietakoa izan naiz aurtengo udara arte; lehenengo behatz puntak, gero gerria, sentitu hotza, pixka bat gehiago, ez pentsatu, ez pentsatu, eta aupala. Horrela digestioak ez zizula trago txarrik emango esaten zuen amonak, esaten amak, esaten nik. Baina aurten uretara braustakoan sartzearen plazera ezagutu dut: hondarretan korrika hasi, eta olatuen kontra mareak bere egin arte segi; jarri igerileku, erreka, putzu ertzean, eta salto aurrera, buruz, ipurdiz, tripaz, bultza gorputzari. Udan irakurritako elkarrizketa batean emakume grinatsu batek zioen beretzat bidaiarik politenak mantsoak zirela. Bera kirolari amorratua, margolaria, abenturazalea mantsotasunari aldarrika. Baina bai, ez dut uste bidaia mantsoak eta bidaia suabeak, arinak, lasaiak berdinak direnik. Uretara arrapaladan, korrika, antsiaz sartzea ez da zertan bizitza hiperproduktibo baten sintoma, gauzak egitea ez da estresaren sinonimo, eta aspertzea ez da egonean egotea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.