Ez dut parlamentuko kronistarakobalio. Bertako takigrafoez eta transkripzioez arduratzen direnez ere errukitzen naiz. Saiatu arren, gutxi iraun dit Alberto Nuñez Feijooren inbestidura debatea ikusteko asmo onak. Goizean telebista piztu eta Aitor Esteban mintzaldiaren erdian harrapatu dut, ez luzez. Karlos V.aren txistea eta politika maratoi batekin konparatzea entzun diot. Interpretatu dut zirtoak ezezkoa baieztatzen zuela eta epe luzeko lasterketak geroan nork daki bat.
Jarraian Feijook erantzun du eta hark eragin dit ezuste handiagoa. Hain motel hitz egiten du, hain gutxi apaintzen du diskurtsoa, ezen garden hauteman baitaitezke atzeko asmoak, kontraesankorrak badira ere. EH Bilduri erantzunen ez diola azaltzen luzatu da, demokrata batek ezker abertzalearen koalizioa zergatikez lukeen aintzat hartu behar. Azkar ulertu dut eraso horien helmuga PSOE zela, hura aipatu ez arren. Argudio horrekin ez da ongiegi ezkontzen EH Bilduren gorakada behin eta berriz aipatzea (are zoriontzea ere). Kasu honetan, susmatu dut, EAJ zirikatu nahi zuen, haien benazko izu eta mehatxua astinduta, datorren urtean EAEn zer gertatuko, gehiengoa norekin osatuko. Gasteizko Udalaren eta Gipuzkoako Aldundiaren aipamena ere ez da doakoa izan.

JIRA
Takigrafoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu