maialen akizu 34 172x172

Tel Aviv ez da Hogwarts

2025eko ekainaren 17a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Israel eta Iran dira asteon aipagai nazioarteko politikan. Ni ez naiz gai Israelek zer lortu nahi duen esateko; badakit programa nuklearrak daudela tartean, eta badakit ez dagoela hori bakarrik. Hedabide gehienek Ekialde Hurbileko azken erasoaldiaren kontakizuna Iranen bonba eta eragindako hildakoak aipatuz hasi dute, eta horrek ere ematen du zer pentsatua. Ordea, burutik kendu ezin dudana Tel Aviven Burdinazko Kupula izan da: defentsa nazionalerako sistema elektroniko ahaltsua, radar, datu eta algoritmoz osatua. Kilometroetako distantzian dauden misilak gelditzeko gai omen da, omen zen. Pentsatu dut gurean ere konbentzimendu bertsuz eraikiko zutela Espainiako Gerra Zibileko Bilboko Burdin Hesi malapartatu hura. Burdina ere pitzatzen du traizioak.

Zerura begiratu dut, kristal zatiren bat, izpi arrastoren bat antzeman nahian. Harry Potterren azken liburuko batailan Hogwartseko irakasleek konjuruak botatzen dituzte eskola babesteko. Repello Inimicum. Argi bioleta eta urdinduek babesten dute gaztelua, baina joaren joaz, barrura sartzen dira Voldemort eta. Fikzioak, gehienean, ondo bukatzen dira; baina gerra ez da fikzioa. Eta, halere, nork ez du hemen burdinazko kupula  bat?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.