maialen akizu 34 172x172

Tesia

2025eko urtarrilaren 29a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaurko egunez hasi nuen behinola doktorego tesia. Urtarrilak 29. Gogoan dut gogoan ez dudan nonbaiteko pasahitza izan zelako garai batean. Gure lagun hacker-matek bronka botako dit hau esateagatik: esango dit horrelako gauzak ezin ditudala zutabeetan idatzi, pasahitzak ondo gordeta egon behar dutela, eta benetan, kontu batzuk serio hartzeko. Arrazoi du. Ordea, niri iruditzen zait niri hirutik bitan ahazten zaidan pasahitz bat ezin duela jakin inork egunkari batean emandako pista enkriptatuekin, eta jakinda ere, ni ez naizela hackeatzeko modukoa, eta hackeatuta ere, nire korreoan zer egongo da ba. 

Gure lagun hacker-matek doktorego tesia hasi eta buka egingo luke. Jarri eta egin. Serio hartu beharreko kontuen artean luke doktoretzarena. Urtarrilaren 29 hartan unibertsitateko nire bulegokide zirenak orain ari dira tesiak depositatzen, aurkezpenak prestatzen, post-dokak eskatzen. Mira handiz begiratzen diet. Ze meritu. Momentu batean sinetsi nuen nik ere izan zitekeela tesia gerorako gakoetako bat edo, baina pasahitzak ere iraungi egiten dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.