oihana arana

Tomateak

2026ko maiatzaren 15a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Tomateak landatu ditugu gaur. Berandu ez ote gabiltzan galdetu digu aldapan behera zetorren auzotar batek. Sorbaldak igota erantzun diot, interesgarria da norbere ezjakintasuna agerian uzteko gai izatea. Ez zeukan galderak sortu duen deserosotasunetik ihes egiteko presarik, eta lasai-lasai jarraitu du bidean behera. Pauso luzez, baina astiro. Gorputz oso konkretuena baino ez den ibilkera hori dauka. Amorrarazi egiten nauena.

Ez kezkatzeko esan dit pisukidearen begiradak. «Ni trankill nau, e», erantzun diot muturtuta. Egia esan ez dugu inon ezer irakurri. Hala egin behar zela esan zigutelako egin dugu. San Isidro egunez. Iturri fidagarriak ditugula esango nuke, hala ere.

Santuak ez zaizkit gehiegi gustatzen, baina erritualak bai. Eta aski arrazoi da hori lantzean behin santutegiari begiratzeko. Azkenean, tomateak landatzea bera fede ekintza txiki bat ere bada. Gaur sartu duzun horrek udara alaituko dizulako esperantza izatea. Eta hori gauza handia da etorkizunarekin baikor jokatzea ezinezkoa bilakatzen ari den garai hauetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA